XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AINGERUAK.

1. Aingeruak eta gizona dira Jaungoikoa'k egindako izakirik bikañenak.

2. Jaungoikoa'k goyan egindako gogo-uts edo gorputz bakoak dira aingeruak.

3. Jaungoikoa'k, zor yakon menbetasuna Berari erakusteko agindu eutsen aingeruai.

4. Aingeruetatik batzuk Jaungoikoa'ri menbetasuna ukatu egin eutsoen; beste geyenak, barriz, Jauna'ren esanera jarri ziran.

5. Jaungoikoa'ri menbetasuna erakutsi eutsoen aingeruai gotzonak deritxegu; menbetasuna ukatu eutsoenai, goteunge, txerren edo deabruak.

6. Gotzon edo aingeruen Buru Mikel deuna izan zan; goteungiena, Luzbel edo Argitsua.